XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1967-an azaldu zan gure filosofia Europako ezker berrian, USA-ko SDS-en bitartez (urte hontako udan ikastaro bat eman zuen M.-k Berlin-go Unibersidadean).
Baina Amerika-n bertan ere M. baino lehenagotik sartu ziran ezker berriaren intelektualen artean Paul Goodman eta C. Wright Mills-en iritziak.
Mills-ena da amerikar gizarteko indar-nukleoen azterketaren irabazia.
Bera da ezker berrian intelektualen indar erreboluziogilearen tesia finkatu duena ere.
Eta
Sexo-kontuetan orobat, Norman O. Brown-en eragina M.-rena baino lehenagokoa da ezker berrian.
Erreboluzioak, guzti hoen iritziz, helburuen eta baliogoen iraultze radikala ta trasbaliogoa (
Baliogoen erreboluzio honek dituen formula askoren artean M.-rena izango da agian zabalduena, ezpairik gabe, haren utopiazko formulazioagatik, eta osoena dalako ere bai, beharbada.
Beraz, erreboluzioaren bidea orain artekoaren eta oraingoaren (baliogoen, egituren, helburuen eta, hitz batean, gizartearen) erabateko ukazioarena da.
Orain arteko kondizionamendu historiko-zozial osoari ezezkoa eman behar zaionean, eta erabateko ezezkoa, M.-k nahi duen bezala (baina hemen ezberdintasun aunitz agiri da autoreen artean),
Orain arteko kondaira guztia
Nietzsche-k bezalaxe (ez bezalakoxe), moral berriko, baliogo ta araubide berriko gizartea predikatzen du M.-k ere.
Hau ez da utopiarik gaur-egun, esango digu M.-k.
Hain zuzen utopiaren azkenak jo ditu amabiak eta kalitatezko erreboluzioaren zori edo momentu juxtuan gaudela deritza autore honek.